Daniel Müller-Schotten errezitala Miramongo Matinéetan
2012ko maiatzak 17
Maiatzaren 19 larunbatean, Miramongo Matinéeak zikloak ohikoak dituen ildoetako bati jarraiki, bakarlari gailen baten errezitala eskainiko du. Egunotan Euskadiko Orkestrarekin Abonu Denboraldian (gaur eta bihar Kursaal Auditorioan), Andrey Boreykoren zuzendaritzapean ari Daniel Müller-Schott biolontxelojoleak ordu batzutarako auditorio handiak utzi eta errezital bat eskainiko du Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzako aretoan.
Estreinaldi berri bat 12. Abonu-programan
2012ko maiatzak 15
Aurkeztu berri da Txalaparta obra, Iván Fedelek Euskadiko Orkestrak garatutako Tesela proiektuaren baitan sortua, 12. Abonu-programan estreinatuko dena. Andrey Boreykoren zuzendaritzapean, erabateko estreinaldi honetan orkestra sinfoniko batekin bakarlari gisa gutxitan aritzen den instrumentu bat izango da: txalaparta, alegia, Oreka TX-en eskutik. Gainera, Daniel Müller-Schott biolontxelojolea Orkestraren denboraldira itzuliko da berriz ere. Kontzertuak maiatzaren 17tik 23ra izango dira, ohiko lau hiriburuetan.
Euskadiko Orkestrarekin grabatzen
2012ko maiatzak 4
Gaur ostirala, maiatzaren 4ean, Jorge Drexler Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan da, Orkestrarekin bere hurrengo musika-proiekturako doinu bat grabatzen. Proiektu bitxia izango da: uruguaitar kantariaren disko berri bat plazaratzearekin batera, berak tablet eta smartphonetarako sortutako aplikazio berriztatzaile bat jarriko da salmentan. Honen bidez erabiltzaileak doinu baten ia ezin kota ahala bertsio ezberdin sortzeko aukera izango du. Horretarako, Orkestrak sekzioz sekzio grabatuko du doinua.