ltimo conciertoAZKEN KONTZERTUA

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa - Aktualitatea

Aurreko irudia
 Hurrengo irudia
  • Hasiera
  •  »  Aktualitatea: Berriak

Aktualitatea

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren arrakasta IX Premios FBBVA Fronteras del Conocimiento sarien kontzertu berezian

Osteguna, 2017(e)ko ekainak 15

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak IX Premios Fundación BBVA Fronteras del Conocimiento sarien irabazleen omenezko kontzertu berezia eman du Madrilen; emanaldi garrantzitsu horretan Robert Treviño Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular aritu da estreinakoz eta bere debuta izan da Madrilen. Orkestra osoki eman zen eta arrakasta itzela lortu zuen. Estreinaldi bikaina izan da, beraz.

Kontzertuan izan ziren Eusko Jaurlaritzako kultura eta hizkuntza politikako sailburu eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren presidente Bingen Zupiria, BBVA bankuko presidente Francisco González, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatu Idazkari Carmen Vela eta BBVA Fundazioko zuzendari Rafael Pardo. Musikaren esparruan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lagun izan zituen Joaquín Achúcarro pianojotzailea eta bere emazte Emma, Gabriel Erkoreka eta Fernando Velázquez konpositoreak, Iñaki Alberdi soinujolea eta José Ramón Encinar, Víctor Pablo Pérez eta Pedro Halffter orkestra zuzendariak.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren IX Premios FBBVA Fronteras del Conocimiento kontzertuan

Zuretzat interesgarria