ltimo conciertoAZKEN KONTZERTUA

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa - Musika-gela

Musika Gela

Ikastetxeak

Hezkuntza Departamentuaren helburu nagusietako bat da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta gure herriko hezkuntza-munduaren artean harreman egonkorra ezartzea, hezkuntzaren arlo eta maila guztiak aintzat hartuta. Harreman hori "Tempo di Martxa!" ekimena abian jarriz hasi zen, 2007an, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 25. urtemuga zela-eta. Orduan, musika-gela ibiltari bat hainbat eta hainbat ikastetxetara joan zen eta Lehen Hezkuntzako 20.000 haurrek baino gehiagok bisitatu zuten.

Martxan dauden jarduerak

Eskola-haurrentzako kontzertuak

Eskola-haurrentzako kontzertuak

Eskola Kontzertuen bidez, eskolako haur eta gazteak kontzertu-aretora joan ahal izango dira, eskola-orduetan, beren orkestra entzutera. Kontzertu horiek eskola-haurrentzat propio diseinatutako proposamenen bitartez gauzatuko dira, entzule gazteei zuzeneko musika klasikoa, musika sinfonikoa bereziki, hurbiltze aldera.

Orkestra

Har ezazu parte gure proiektuetan

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Hezkuntza Departamentuak bere proiektuetan hainbat ikastetxe modu aktiboan inplikatzea nahi du, musika jasoa pertsonekin eta haien ingurune eta errealitatearekin lotzeko ahalegin gisa. Inplikazio aktibo horren emaitza hainbat motatako elkarlanak dira. Horri dagokionez, aipagarriak dira Lehen Hezkuntzako eta Musika Eskoletako ikasleek haur-errepertorioko obra jakin baten interpretazioan parte hartzea, goi-mailako musika-ikaskuntzako erakundeek musika-ikuskizun baten produkzioan parte hartzea eta eskola-haurrentzako kontzertuetara joatea.

Tailerrak ikastetxeetan

Tailerrak ikastetxeetan

Musika Familian zikloari loturik, ziklo horretako kontzerturen batera talderen bat eramaten duten ikastetxeetan egiten dira tailer horiek. Tailerra taldea joango den kontzertuko errepertoriorako eta gaietarako hurbilketa gisa antolatzen da; ordubetekoa izango da eta dohainik emango da.

Bisita Orkestraren Egoitzara

Bisita Orkestraren Egoitzara

Gure orkestraren egoitzara egiten diren bisitak goi-mailako hezkuntzako arlo guztietako ikasleei bideratuta daude eta bi helburu aintzat hartuta egiten dira: bata, gure orkestraren barne-funtzionamendua aditzera ematea; eta bestea, ikasleei Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren denboraldi-programa baten entsegu oso baten edo horren zati baten entzunaldira joateko aukera ematea.

» Egoitzara egiten den bisitaren egitura [PDF formatua] [RTF formatua]