ltimo conciertoAZKEN KONTZERTUA

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa - Musika-gela

Musika Gela

Historia pixka bat

Haur eta gazteak entzule berrien haztegia dira. Biztanleria-segmentu horri arreta ematea da gure orkestraren funtsezko helburuetako bat; izan ere, konpromiso irmoa dugu musika-hezkuntzarekin eta musika zabaltzearekin. Ideia hori "Musika Familian" kontzertu-ziklo independentea sortuta hezurmamitu zen 1996an Donostian, eta 1997an Gasteizen. Hamarkada batez, 2005/2006 denboraldira arte, Jose Ignazio Ansorena arte eszeniko eta musikaletako profesionalak askotariko proiektuak koordinatu eta eratu ditu, eta, horri esker, gure txikiek hainbat estilotako eta formatutako kontzertuez gozatzeko aukera izan dute. Kontzertu horiek batzuetan Orkestra Sinfonikoko talde txikiek eman izan dituzte eta beste batzuetan orkestra osoak. 2007/2008 denboralditik aurrera, Mikel Cañada musikariak koordinatutata, Hezkuntza Departamentua jarri zen abian, helburu bat aintzat hartuta: "Musika Familian" zikloarekin jarraitzeaz gain, jarduteko proposamen eta bide berriak lantzea, Orkestraren eta gizartearen arteko lotura gero estuagoa izatea lortzeko estrategiak gauzatzea.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Hezkuntza Kontzertuen Antolatzaileen Sareko kidea da sare hori 2010ean sortu zenez geroztik.

Helburuak

  1. Kalitatezko zuzeneko musika entzuleei oro har eta bereziki haur eta gazteei hurbiltzeko estrategiak diseinatzea, diziplina arteko proposamen berritzaileen bitartez.
  2. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak "Musika Familian" ziklorako proposatutako helburuekin lotura estuagoa duten musika-produkzioak proposatzea.
  3. Orkestra hezkuntza-arloko eremu eta maila guztietara hurbiltzeko jarduerak diseinatu eta egitea.
  4. Orkestraren eta horren euskarri den gizartearen arteko erlazioa gero eta sendo eta estuagoa izateko laguntza ematea.

Jardun-ildoak

Musika Familian

Departamentuaren jardueran funtsezkoa den ziklo honetan aurkezten den produkzio bakoitza entzuleria jakin bat edo hezkuntza-etapa jakin bat jomugan hartuta diseinatuta dago. Ekimen honen helburu orokorrak musika sinfonikoaren ezaugarri jakin bat nabarmentzera bideratuta daude, hain zuzen ere musika sinfonikoak pertsonen prestakuntza-etapa guztien garapenerako lagungarria izateko duen ahalmena nabarmentzera.

Ikastetxeetarako jarduerak

Komunikaziorako eta lankidetzarako guneak sortzearren, gure orkestrak zubiak ezarri ditu hainbat erakunderekin, hala nola Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Derrigorrezko Hezkuntzako ikastetxeekin, Musika Eskolekin eta Musika Kontserbatorio Profesionalekin nahiz Goi-mailako Musika Kontserbatorioekin. Harreman hori "Tempo di Martxa" ekimena abian jarriz hasi zen, 2007an, EOSen 25. urtemuga zela-eta. Orduan, musika-gela ibiltari bat hainbat eta hainbat ikastetxetara joan zen eta Lehen Hezkuntzako 15.000 haurrek baino gehiagok bisitatu zuten.

Materialak egitea

Jardueraren osagarri, Hezkuntza Departamentuak "Musika Familian" zikloko produkzio bakoitzaren txosten bat egiten du eta gure web-orrian eskuragarri jartzen du.

Musikaria haurrei eskolak ematen Kursaalen. Tempo di Martxa Eskola-haurrentzako kontzertuak