ltimo conciertoAZKEN KONTZERTUA

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Aurreko irudia
 Hurrengo irudia
Haitiren aldeko kontzertua

59.353,64 € HAITIRENTZAT

Sarreren salmentagatik eta 0 lerroko diru-ekarpenengatik jasoak

2010eko martxoak 9

Hauxe da Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak urtarrilaren 12an Haitin gertatutako lurrikararen ondorioz kalteturikoentzat bildu duten dirua. Kopuru hau, Kursaalean pasa den otsailaren 27an ospatutako kontzertu solidariorako sarreren salmentaren eta Kutxak kudeatutako 0 lerroari esker bildu da eta Gurutze Gorriari eman zaio Haitira helaraz dezan.

Informazio gehiago

Christian Lindberg eta Oscar Abella

IKUSPEGIAK ZABALDU

Abonu-Denboraldiko 8. programa

2010eko martxoak 8a

Martxoaren 10ean Iruñeako Baluarten eta 11ean Gasteizko Principal Antzokian eskainiko du Orkestrak bere Abonu-Denboraldiko zortzigarren programa. Christian Lindberg suediarraren zuzendaritzapean, Orkestrako tuba bakarlaria den Oscar Abellak Vaughan Williamsen  Tubarako kontzertua interpretatuko du. Kontzertuak gainera Gerok lanarekin irekiko dira. Partitura honekin irabazi zuen 2007an Isabel Urrutia bizkaitarrak AEOS elkarteak BBVA Fundazioaren laguntzaz antolatzen duen Konposizio Lehiaketaren IV. edizioa. Egitaraua osotzeko Sibeliusen 5. Sinfonia izango da entzungai.

Informazio gehiago

Lawrence Renes Orkestra zuzentzen

ENTZUN

7. Abonu-programa

2010eko martxoak 8

Webguneko AZKEN KONTZERTUA atalean entzungai dago jada Euskadiko Orkestraren 7. Abonu-programa. Martxoak 4 eta 5ean Donostiako Kursaal Auditorioan, Orlestrak estreinako aldiz interpretatu zituen bi sinfonia hauek, Euskadiko Orkestraren podiumean debuta egin zuen Lawrence Renes holandarraren zuzendaritzapean.

Informazio gehiago

Agenda
mes anteriorMARTXOA 2010 mes siguiente
ALARAZOGORLAIG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

2010(e)ko martxoak 10

  • Abonu-kontzertuak
    Pamplona - Iruñea - Auditorio Baluarte, 20:00h

    8. Programa

    Pamplona-Iruñea