EUSKADIKO ORKESTRA, SA. Miramon pasealekua 124. 20014-Donostia. Gipuzkoa (Espainia).
IFK: A20077541
Telefonoa: 0034 943 01 32 32 - Faxa: 0034 943 30 83 24
Helbide elektronikoa: direccion@orquestadeeuskadi.es
Erregistro-datuak: Sozietate-liburua, 1357 liburukia, SS7171 orria (Gipuzkoako Merkataritza Erregistroa).
Beste hainbat datu interesagarri: Euskadiko Orkestra SA Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa da eta Eusko Jaurlaritzarena da sozietate horren kapitalaren % 100.
Webgune hau erabiltzeak bertan bildutako termino eta baldintzak onartzea dakar.
Gure webgunean sartzean, honako arau hauei jarraiki jardutea onartzen da:
Erabiltzaileak legearen, moralaren eta usadio-ohitura onen arabera jardun beharko du. Horrez gain, arau hau edo ondorengo edozein urratzeagatik sortzen duen edozein kalte edo galeraren erantzukizuna izango du:
Webgune honen eduki guztia jabetza intelektualeko eta/edo industrialeko eskubideek babesten dute, eta eskubide horiek egungo baliabideetan ez ezik etorkizunean egiten direnetan ere izango dira baliozkoak eta egongo dira babestuta.
Euskadiko Orkestra SA eskubide horien jabea da, edo, hala badagokio, haien lizentziaduna.
Euskadiko Orkestra SAk orri honetan bildutako informazioa edozein unetan eguneratzeko eta aldatzeko eskubidea du, baita informazio hori eskuratzeko aukera aldi baterako edo behin betiko murriztu edo eragoztekoa ere.
Hemen bildutako programa, data eta interpretatzaile guztiak aldatu ahal izango dira. Orkestrari egotz dakizkiokeen arrazoiak tarteko kontzertu bat bertan behera uztea -ez, ordea, kontzertua atzeratu edo aldatzea- izango da dagokion zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra.
Jabetza intelektualari buruzko legeriaren arabera, erreserbatuta daude transmisio honi dagozkion lanen, interpretazio edo exekuzio artistikoen, fonogramen, ikus-entzunezko grabazioen eta transmisio hau igortzeko irrati-saioen jabeen eskubide guztiak. Baimena izan ezean, debekatuta dago transmisio hau eta horren edukia erreproduzitzea, banatzea (hots, saltzea, alokatzea, maileguan ematea, etab.), jendaurrean jotzea, irratiz ematea eta jendeari zabaltzea, edozein modutan; bestela aplikatzekoa den legeria zibil eta penalean aurreikusitako zigorrak ezarriko dira.
Euskadiko Orkestra SAk ez du bere gain hartuko orri honekiko loturen (link-ak) bidez konektatzen diren beste batzuen web-orrietan bildutako informazioari buruzko erantzukizunik.
Era berean, ez dira orkestraren erantzukizuna izango zentro zerbitzariari edo konexio-sareei egotz dakizkiekeen zerbitzu-akatsak, ezta edozein birus informatikok sortzen dituen kalteak ere.
Webgune honetan, hainbat pantailatan barrena nabigatzen denez gero, erabiltzailearen diskoan gordetzen diren cookieak erabiltzen dira, baina cookie horiek ez dute irakurri diskoan bildutako daturik. Cookie horien helburu bakarra zerbitzu hobea eta pertsonalizatuagoa ematea da.
Webgune honen zerbitzu jakin batzuk baliatzeko, eskatzen dizkizugun datu pertsonalak eman beharko dizkiguzu. Zuk emandako datuak tratatu eta gure jabetzakoak diren fitxategi automatizatuetan sartuko dira. Fitxategi horiek indarreko legeriaren arabera tratatzen dira, betiere bertan bildutako datuen konfidentzialtasuna eta erabilera egokia behar adina babestuta.
Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa (LOPD) eta Informazio Gizartearen Zerbitzuen 34/2002 Legea (LSSI) betez, jakinarazten dizugu zuk emandako datuak tratatu eta gure jabetzakoak diren fitxategi automatizatuetan sartuko direla. Fitxategi horiek indarreko legeriaren arabera tratatzen dira, betiere bertan bildutako datuen konfidentzialtasuna eta erabilera egokia behar adina babestuta.
Euskadiko Orkestra SAk bere merkataritza- edo informazio-helburuetarako soilik erabiliko ditu zuk emandako datu pertsonalak. Euskadiko Orkestra SAren aurrean datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta datuen aurka egiteko eskubideak balia daitezke.
Euskadiko Orkestra SAren aurrean datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta datuen aurka egiteko eskubideak balia daitezke.
Webgune hau gutxieneko pantaila-bereizmen honetarako garatu da: 800 x 600 pixel; bistaratze-kalitaterik onena 1024 x 768 pixeleko bereizmenarekin lortzen da.
Bistaratzea egokia izan dadin, gutxienez honako nabigatzaile hauek behar dira PCrako:
Ordenagailua Macintosh bada, gutxienez honako bertsio hauek erabili beharko dira:
Webguneak informazio gehigarria du PDF formatuan; informazio hori bistaratzeko, bistaratzaileren bat eduki behar da instalatuta, Acrobat Reader izenekoa, esate baterako.