Orkestra musika da, baina behar bezalako soinua sor dezan, ezinbestekoa da atriletatik urrun diharduen giza talde bat, behar bezala koordinatuta, inplikatzea. Izan ere, giza talde horrek hainbat eta hainbat zeregin du, hala nola abonatuen kudeaketa, artistak eta kontzertu-aretoak kontratatzea, partiturak, artxiboa eta dokumentazioa, administrazioa, egoitzako jarduerak, beste orkestrekiko harremanak, agenteak, eszenatokia eta instrumentu guztiak muntatzea, langileen kudeaketa, entsegu eta kontzertuen koordinazioa, grabazioak, bidaiak antolatzea, artistei arreta ematea, komunikabideekiko harremanak, testuak sortzea, etab.

Jendearen arretarako ordutegi orokorra: