ltimo conciertoAZKEN KONTZERTUA

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa - Musika Zuzendaritza

Aurreko irudia
 Hurrengo irudia

Musika Zuzendaritza

Robert Treviño
Zuzendari Titularra

Robert Treviñok zuzendari-profil berri bati erantzuten dio eta aurrera jarraituko du musika-erakunde honek Euskadiko funtsezko proiektu gisa egin beharreko hedatze- eta sendotze-bidean. Bere ibilbideari dagokionez, zuzendari amerikarrak bere nazioarteko jardunean aurrerapauso bat eginez hartu du bere gain Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren titular izateko ardura. 2013ko abenduan, Moskuko Bolshoi ezagun bezain zailean inoiz ez bezalako arrakastatzat hartua izan zen hura abiapuntua izan zen gerora Europa eta Asian barrena zuzendari gonbidatu gisa egindako bidean. Orkestrako arduradun artistiko gorena 2017/2018, 2018/2019 eta 2019/2020 denboraldietan izango da titular.

Aurreko zuzendariak

Zuzendari titularra funtsezkoa da orkestra sinfoniko baten makinerian; izan ere, bere irizpide artistikoa eta gidaritza-gaitasuna baliatuz, orkestra den musika-instrumentu handi horren nortasuna eta soinua eraikiko ditu. Enrique Jordá-k bere nazioarteko karreran tarte bat egin eta Euskadiko Orkestra sortzeko erronkari buru-belarri heldu zionetik, hauek izan dira, azkenetatik hasita eta Jordárekin amaituta, gaur egungo kalitate-parametroetan kokatu arte ontzi hau gidatu duten zuzendari titularrak.