Euskadiko Orkestra ez dabil bakarrik musika herritarrei hurbiltzeko lanean. Gure erakundeak kulturari egiten dion ekarpena ezinezkoa litzateke babesleek eta laguntzaileek ematen dioten laguntzarik gabe eta haien konpromiso irmorik gabe. Guztiak babesletza pribatuko ereduak dira, kultura eta orkestra ekonomiaren eragiletzat hartu dutenak. Erakunde horiek orkestraren zati dira eta orkestrak eskerrak ematen dizkie bere jardueran jarri duten konfiantzagatik.
Euskadiko Orkestrak, zerbitzu publikoa dela garbi duenez eta bere Korporazio Erantzukizun Sozialaren baitan, Adimen Ezintasuna dutenen aldeko Elkarteen Euskal Federazioarekin (FEVAS) lankidetzan aritzen da “Berdintasuneko melodiaren alde” leloarekin bat eginda.
Orain dela hainbat urte hasita, eta horretan jarraitzeko asmoz, gure orkestrak merkataritza-harreman bikaina du Gureak Taldeko hainbat enpresarekin. Horren bitartez, ezintasuna duten pertsonak laneratzea eta gizarteratzea erraztu du, talde horren sorkuntza-helburua betetzea erraztu ere.