ltimo conciertoAZKEN KONTZERTUA

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa - Gure egoitza

Aurreko irudia
 Hurrengo irudia

Gure egoitza

Sortu zenean, Euskadiko Orkestrak Donostiako Miramar Jauregia hartu zuen egoitzatzat; handik gutxira, berriz, Donostiako erdialdeko Urbieta kaleko Bellas Artes antzokira lekualdatu zen; eta azkenean, 1989an, bere behin betiko egoitza estreinatu zuen, Miramongoa. Harrezkero, egoitza propioa duen talde sinfoniko banaketako bat da.

Idom ingeniaritzaren proiektu batean oinarrituta eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagatako orubean, Miramongo eraikina orkestraren premiak soilik aintzat hartuta eraiki zen. Entseguetarako auditoriuma egoitzako harribitxia da: ia bostehun entzulerentzako tokia du eta mila ehun eta berrogeita hamalau tutuko organoa, Robert Chauvin-en organogintza-etxeak egina. Horrez gain, egoitzak bakarkako nahiz taldeko aldagelak ditu, hainbat entsegu-areto, biltegiak, zamalanetarako nasa, artxiboa, liburutegia, grabazio-aretoa eta bulego eta bilera-aretoez hornitutako solairu oso bat.

Eduki honetarako Flash behar da. Eduki hau bistaratzeko, JavaScript gaitu beharko da, eta, horrez gain, Adobe Flash Player-en azken bertsioa beharko da.Behera kargatu orain Flash Player dohainik .

  • Egoitzaren fatxada
  • Hall-a
  • Zuzendariaren aldagela
  • Aldagela kolektiboa
  • Bilera-aretoa
  • Biltegia

Egin klik eta mugitu sagua eszenan barrena 360º mugitzeko. Flash behar da.

Miramongo egoitzan, orkestraren entseguez gain, Miramongo Matinéeak zikloko kontzertu eta errezitaldiak egiten dira eskuarki, baita Musika Familian zikloko emanaldietako batzuk eta Euskadiko Orkestrarekin lankidetzan aritzen diren erakundeek -Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) eta Joven Orquesta Nacional de España (JONDE) delakoak, esaterako- sustatutako kontzertuak ere.

Lerro zuzena oinarritzat hartuta egindako eraikin horretan, artea, entzun ez ezik, hormetatik zintzilik ere badago: hall-ean, Jesus Mari Lazkano, Menchu Gal, Fernando Illana eta Rafael Leonardo Setién euskal pintoreen formatu handiko obrak daude; bertako beste toki batzuetan, berriz, Marta Cárdenas eta Andrés Nagel artisten obrak daude. Auditoriumean, koloretako masa eskergek jendearen begirada erakartzen dute. Rafael Ruiz Balerdik toki horretarako propio egindako berealdiko lau mihisez osatutako serie bat da. Hori guztiari esker, areto hori aparteko auditoriuma da.

Non gauden

Miramon pasealekua, 124
20014 Donostia
Gipuzkoa, Euskadi, España
Telefonoa: 0034 943 01 32 32
Fax-a : 0034 943 30 83 24

GPS koordenatuak

+ 43º 17’ 42.10’’ N
-1º 58’ 39.18’’ O

Bistaratu mapa tamaina handiagoan

Orkestraren beste egoitza batzuk

Abonu Denboraldiaren baitan, orkestrak Donostian, Bilbon eta Gasteizen jotzen du eskuarki 1983az geroztik, eta Iruñean 1985az geroztik. Denboraldi horren ibilbidea antzoki klasikoetan egin zen hasieran, besteak beste Donostiako Victoria Eugenia eta Astoria antzokietan; Bilboko Campos Elíseos, Coliseo Albia, Ayala eta Arriaga antzokietan; Gasteizko Principal eta Guridi antzokietan; eta Iruñeko Gayarre antzokian. Baina azken urteetan gure inguruan kultura-arloko ekipamenduek oro har eta bereziki musika-arlokoek bizi izan duten iraultza handiari esker, orkestrak akustika handiko 1.600 eserleku baino gehiagoko auditoriumetan jotzen du, alegia, instalazio modernoak dituzten eta dagokion hiriko abangoardia-ikur izanik nazioarteko ospea merezi duten eraikinetan. Donostiako Kursaal Auditoriuma, Rafael Moneok proiektatua; Bilboko Euskalduna Jauregia, Federico Soriano eta Dolores Palacios-ena; Gasteizko Principal Antzoki berritua; eta Iruñeko Baluarte Auditoriuma, Patxi Mangado arkitektoak diseinatua; horiexek dira Euskadiko Orkestraren Denboraldia gauzatzeko gaur egun erabiltzen diren eraikinak.

  • Donostiako Kursaal Auditoriuma
  • Bilboko Euskalduna Jauregia
  • Gasteizko Principal Antzokia
  • Iruñeko Baluarte Batzar Jauregia