Edukien sindikazioa hau da: orri jakin batzuetan maiz sartzen diren erabiltzaileei edukiak automatikoki banatzeko modu bat, erabiltzaileek orri horietan sartzeko premiarik izan ez dezaten. Eduki horiek "feed" izeneko kanal jakin batzuen bitartez banatzen dira, betiere erabiltzailea kanal horien harpideduna bada. Kanal horien harpidetza egiteko eta kanal horiek irakurtzeko aukera ematen duten aplikazioei izen asko ematen zaizkie. Dena den, ohikoenak hauek dira: "berri-irakurleak", "feed-gehitzaileak", "kanal-irakurleak", "Newsreader" eta "Feed Reader".
Berri-irakurle edo feed-gehitzaileak harpidetza egin eta kanal edo feedak irakurtzeko aukera ematen duten programak dira. Erabiltzaileak aldez aurretik harpidetutako web-orrien eguneraketak bildu eta webgune horietako bakoitzaren edukirik berriena erakusten dute, titular moduan, laburpen gisa edo testu osoan, irudiko, audioko edo bideoko fitxategiak barne. Hortaz, harpidetuta dituzten webguneetako, blogetako, egunkarietako eta abarreko edukiak azkar eskuratzeko aukera ematen diete erabiltzaileei. Irakurle ugari daude, eta PCan instalatzen den mahaigaineko programa bat edo web-ean oinarritutako aplikazio bat izan daitezke.
Hona hemen web-ean oinarritutako berri-irakurle edo berri-gehitzaile batzuk:
Hona hemen mahaigaineko berri-irakurle edo berri-gehitzaile batzuk:
Plug-in gisako gehitzaileak
Baina, nola bereizten dira Interneten dauden webgune eta informazio guztien artean RSS formatua dutenak? Oso erraz, Feedak "RSS" siglak dituzten lauki txikien bitartez edo atari honetan erabilitako ikonoaren bitartez adierazten baitira web-orrietan: